Tolosaren Euskal Ligako taldearen berdinketaz gain, talde gazteenek denetarik egin zuten
![]() EUSKAL LIGA: HERNANI 1- TOLOSA 1 Partida ezin hobeto hasi zen, 21. minutuan markagailua 0-1. Leirek urrutitik jaurtitako falta bat sare barruan bukatu zuen, tolosarrak aurretik eta sentsazio onak. Partidua alde genuen eta gauzak pixkanaka ateratzen ari ziren. Eguzkia ere berotzen hasi zen baina gauzak hoberen zeudela ematen zuen unean, kontrako korner batean hernanitarrak sartutako argi guztiak itzali zituen berriz ere. Kolpe gogorra, denboraldi honetan hain ezaguna zen sentsazioa azaldu zen beste behin. Baina tolosarrak amore eman beharrean burua altxa eta lanean jarraitu zuten, irabaztea ezin bestekoa bait zen kategoria aurrera ateratzeko. Azkeneko minutura arte aukerak izan zituzten eta beste momentu batean golak izango ziren aukerak kanpora edota atezainaren eskuetara joaten ziren. Antsietateak gure aurka jokatu zuen. Partidaren amaiera, 1-1. Nahiz eta etxetik kanpo puntutxo bat lortu ez zen nahikoa. Esatea zaila da,larunbateko partida ikusi ostean, baina ulergaitza egiten zait taldeak sailkapenean duen postua. Orain ez dago besterik, denak batera helburu berdinaren alde egin behar dugu. Errazena botila erdi hutsa ikustea da baina gure helburua denon artean botila hori betetzea izan behar du. Falta diren hiru partiduetan dena ematea besterik ez da geratzen eta denok batera aurrera ateratzeko gai garela sinetsi. Zaila da, ezinezkoa ez… INFANTILAK TOLOSA A 1 - ANAITASUNA 1 TOLOSA B 6 - HERNANI 2 Partidu polita gure neskak jolastutakoa. 3 puntu gehiago. ALEBINAK Bi taldeak galdu zuten. Pazko astean, apirilak 10 eta11ean Azpeitia cup torneoa jokatuko dute,Animo Más noticias del: martes, 31 de marzo de 2015
Más noticias en: FutFem Gipuzkoa |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |