Tolosako euskal ligakoek galdu Gasteizen Olaia Baldaren itzuleran, kadeteek eta infantilek irabazi

FUTFEM GIPUZKOA | lunes, 16 de marzo de 2015
Antxon Iglesias / Argakia: Javi Urola

imprimir

EUSKAL LIGA: GASTEIZKO NESKAK 3-1 TOLOSA

GOLAK: MAIA, JENNI, MAIDER (GASTEIZKO NESKAK) / OLAIA BALDA (TOLOSA)

Ilusio eta gogo handiz abiatu ginen Gasteiz aldera, bagenekien aurkari gogorra aurkituko genuela frenten, igotzeko postuetan dagoena. Partida ondo hasi genuen, lehen zatia parekoa, gure aukerak izan genituen baina beraiek sartu zuten gola.

2. zatian, defentsan ezin heldu eta beste bi gol. Ondoren Olaia Balda sartu zen zelaira, 2 urte jokatu gabe, bi hanketan ligamentu gurutzatuak hautsita, denok behatzak gurutzatu eta… zer, ba gola sartu zuen, beste baloi bat zutoinera eta partidari buelta emateko zorioan izan ginen. Denok pozten gara Olaia berriro gure artean dugulko eta lehen partida jokatu du, aurrera eta animo.

Zubian ditugun bi partiduak hil eta bizikoak izango dira. Lehena ostegunean 12etan Betiko nesken kontra Erandion eta hurrengoa Usabalen Igandean 12.15etan Arratiaren kontra. Partidu honetara denok joan behar dugu animatzera, zalegoari dei berezia egiten diogu.

JUBENILAK: ATSEDEN

KADETEAK: OIARTZUN 0 - TOLOSA 1

GOLA: ZURIÑE IGLESIAS

Asteburu honetan irabaztea tokatzen zitzaigun, iada hiru partidu garaipena lortu gabe geunden, denbora gehiegi. Partidu arraroa zen, oso gutxitan jolastu dugu igandean eta gutxiago arratsaldeko 4:30 etan. Partida hastean ez ginen intentsitatearekin sartu zelaira baina minutuak pasa hala konfiantza hartuz gure porterira gerturatu ginen lehenengo zatiko azken minutuetan.

Bigarren zatian aldiz ondo jokatu genuen gure artean paseak eginez eta beraien porterira gerturatzen aukerak eginez. Hogeitabost minutuan Zuriñek gola sartu zuen, hamaika metroetatik jaurtiz. Oiartzundarrek berdinketa lortzera joan ziren baina neskek ez zuten arazorik izan hauei eusteko. Hurrengo asteburuan Ordiziren aurkakoan ere 3 puntuak lortzera joango gara.

INFANTILAK

TOLOSA A 6 - AMAIKAK BAT 1


GOLAK: LUR GALARZA, MARIA MARTIJA, IRATI OLANO, IZARNE SARASOLA (2) Y ANE EIZAGIRRE

Zelaia era bat ureztatuta zegoen eta jokalariak bere lana eta esfortzua bizkoiztu beharrean aurkitu ziren.Ondo egin ziren zelaira eta gogor borrokatu, ondorioz garaipen ederra. Zorionak bi taldeei.

TOLOSA B 5 - BERGARA 0

GOLAK: MARIA HERRERO, IRENE ETXABURUA (2), IRATI JAUREGI ETA LORENA ZUMETA

Garaipen merezia gure neskek lortu dutena egun euritsu batean. Zelaia urez betea egon arren, bere indarra eta kasta atera dituzte eta 5-0 gaindutu dute Bergarako taldea


Euskal Ligako Gasteizko Neskak - Tolosa partiduko argazki bilduma (Javi Urola)

listar todas las noticias

Más noticias del: lunes, 16 de marzo de 2015

16/03/2015: General
Diez de las nuestras se encuentran en el corte 55 de los premios ´Futbol Draft´
16/03/2015: Liga Vasca
El Bizkerre no aguanta su renta tras adelantarse dos veces y cede el empate ante el Hernani
16/03/2015: 2ª División
El Ntra.Sra-Belén vence al Añorga y se aferra a sus posiblidades calentando la zona baja
16/03/2015: Liga Vasca
Empate insuficiente para el Zarautz y con mejor sabor para el Peña

Más noticias en: FutFem Gipuzkoa

21/10/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
13/10/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
30/09/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
12/06/2015: FutFem Gipuzkoa
Mireia Sarasola eta Antxon Iglesias: «Orain denon artean oinarriak ongi finkatu behar ditugu»
29/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tras ascender con Luberri, Sto.Tomás Lizeoa, Zumaiako B juega la final con el Añorga B este sábado
26/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren A infantilak Gipuzkoako txapeldunak Anaitasuna penaltietara garaituta, jubenilek ezin
22/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Finde decisivo en Gipuzkoa, con títulos, ascensos y descensos en juego
18/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa A infantilak B gainditu eta Gipuzkoako finala jokatuko du, kadeteek ere garaipen polita
12/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Configurada la recta final de la temporada en la categoría infantil gipuzkoana
11/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren bi infantilak finalerdietarako sailkatu dira, nagusiak Euskal kopatik at geratu dira
03/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Asteburu ederra osatu dute Tolosaren taldeek ia denek garaipena lortu ondoren
29/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren euskal Ligako taldeak azkenean maila galdu, azpiko taldeek ere erdipurdizko asteburua
21/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren Euskal Ligako taldeak ezin irabazi, azpiko taldeek denetarik
14/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako Euskal Ligako taldeak Leioakoren aurka galdu, jubenilek Zestoan irabazi
08/04/2015: FutFem Gipuzkoa
El Mariño campeón de la Copa Costa Brava
31/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren Euskal Ligako taldearen berdinketaz gain, talde gazteenek denetarik egin zuten
23/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako jubenil eta Euskal Ligako taldeek porrot, Kadeteek eta infantilek irabazi
10/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren jubenilek lidertza sendotu, Euskal Ligakoek ta kadeteek berdindu, infantilek denetarik
03/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Denetarik pixkat Tolosaren taldeentzako asteburu honetan
22/02/2015: FutFem Gipuzkoa
Inauterien ondoren, denetarik pixka bat Tolosaren taldeentzat

listar todas las noticias



Últimas noticias

24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
Infantil: Baskonia doblega al Bizkerre C en choque muy disputado


ver todas las noticias




Txapeldunak.com: Desde 2004 apoyando al FutFem
Idea original por Nekane Martínez

Colabora con nosotros | Publicidad | Contactar
Twitter | Facebook
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com