Tolosaren taldeek asteburu aparta izan zuten, denek irabazi zuten

FUTFEM GIPUZKOA | martes, 11 de noviembre de 2014
Antxon Iglesias

imprimir

EUSKAL LIGA: TOLOSA 3 – ZARAUTZ 2

GOLAK: IZARO GOENAGA, MAR LUZURIAGA ETA ALAZNE GARMENDIA

Aurkari ezaguna etorri zaigu asteburuan Usabalera, bi taldeek elkar ondo ezagutzen baitugu. Talde beteranoa eta gogorra da zarauztarra.

Partida ondo hasi genuen. Joanak lapurtutako baloi bati esker, Mar atezainaren aurrean bakarrik geratu zen. Atezaina gaindu zuen honek, baina ozta ozta baloia kanpora irten zen.

Ondoren jokoa nahastu, eta korner batean zarauztarrek lortu zuten lehen gola, buruz. Jokalari zarauztarra bakarrik zegoen area barruan. Eta lehen zatia bukatzear zela iritsi zen kanpokoen bigarrena, falta jaurtiketa batean, lehenengoaren antzera, aurrelariak bakar bakarrik errematea eginez. Hasiera ona egin arren, lehen zatia ez zen batere ona izan.
Bigarren zatian hiru aldaketa egin ostean erabat hobetu genuen jokoa eta erabat dominatu genuen aurkaria. Tolosaren lehen gola jokaldi eder baten ondotik iritsi zen. Paseak egin eta egin, aritu ziren area barruraino sartu arte. Gola Izaro Goenagak lortu zuen.

Bigarrena, berriz, Mar Luzuriagak sartu zuen, buruz, Leire Lopetegiren erdiraketa on baten ostean. Bien bitartean, zarauztarrak arriskua sortzen zuten kontraerasoan baina partidaren bila joan ziren tolosarrak. Eta lanak fruituak eman zituen.

Hirugarren gola lortu aurretik, neurketako jokaldirik ederrenetako bat osatu zuten neskek: Nerea Muruak hasi zuen jokaldia ezkerretik eta honek Izarori pasa; Alazneren desmarkea ikusi eta hark, bere eskuinean bakarrik zetorren Maddiri pasa zion, atezainaren aurrean bakarrik geratu eta gorputzera errematatu zuen tolosarrak. Gola Alazne Garmendiak lortu zuen falta bat errematatzean.

Luzapenean zarauztarrek aukera garbi bat izan zuten, defentsan egindako akats baten ondorioz, baina ez zuten saririk izan. Azkenean, asko landutako garaipena lortu genuen, eta orain sailkapenean gorutz begira jarri gara.


JUBENILAK: TOLOSA 4 - AMAIKAK BAT 0

GOLAK: ALAITZ ZABALA 2, SAIOA ZUBILLAGA ETA AINHOA GARIKANO

Erabat dominatu genuen, joko ederra eginez eta lehen zatirako 2- 0 gindoazen, beraiek ez ziren iristen gure porterira. 2. zatia aspergarrigoa izan zen , 3. gola sartu eta ez zen partidurik egon, gureak erlajatu ere egin ziren.


KADETEAK: ORDIZIA 0 – TOLOSA 5

GOLAK: ZURIÑE IGLESIAS ETA MARIA HERRERO 4

Erabateko nagusitasuna Tolosarena zelai erdian nagusi eta aukerak bat beste atzetik posteak etabar..penatiz lehenengoa Zuriñe eta Mariak beste lauak egin zituen, egun inspiratua oso eta gol ederrak utzi zizkigun batez ere hirugarrena.

INFANTILAK:

TOLOSA A ATSEDEN


ORDIZIA 2 – TOLOSA B 12


Golak: Lore Etxaburua 4, Lorena Zumeta 2, Nahia Larrañaga 1, Irati Jauregi 1, Irene Etxaburua 1, Jone Saizar 1, Ainhitze Aranalde 1 eta Claudia Herrero 1

Partidua txukuna jokatu zuten eta garrantzi handiko garaipena lortu zuten.

ALEBINAK:

TOLOSA A 4 - INTXAURDI 2

TOLOSA B 4- AITZGORRI 5

Oso ondo gure txikiak, ilusioa, jokoa, dena ona, gozada bat

listar todas las noticias

Más noticias del: martes, 11 de noviembre de 2014

11/11/2014: Territorial Bizkaia
EL Ugao hizo la buena en un partido con remontadas ante el Ariz
11/11/2014: Liga Vasca
El Betiko suma su primera victoria en un disputado y tenso encuentro en Kabiezes
11/11/2014: Territorial Nafarroa
El Mulier muestra su potencial en Huarte y no da opción a las azules
11/11/2014: Liga Vasca
El Tolosa con gran dosis de autoestima remonta el 0-2 adverso del descanso ante el Zarautz
11/11/2014: 2ª División
El Athletic B sale airoso del envite ante un Reocín Racing que nunca se rindió
11/11/2014: FutFem Gipuzkoa
Cara para infantiles del Lazkao que ganan al Intxurre, cruz para las cadetes que caen ante Hernani

Más noticias en: FutFem Gipuzkoa

21/10/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
13/10/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
30/09/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
12/06/2015: FutFem Gipuzkoa
Mireia Sarasola eta Antxon Iglesias: «Orain denon artean oinarriak ongi finkatu behar ditugu»
29/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tras ascender con Luberri, Sto.Tomás Lizeoa, Zumaiako B juega la final con el Añorga B este sábado
26/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren A infantilak Gipuzkoako txapeldunak Anaitasuna penaltietara garaituta, jubenilek ezin
22/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Finde decisivo en Gipuzkoa, con títulos, ascensos y descensos en juego
18/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa A infantilak B gainditu eta Gipuzkoako finala jokatuko du, kadeteek ere garaipen polita
12/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Configurada la recta final de la temporada en la categoría infantil gipuzkoana
11/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren bi infantilak finalerdietarako sailkatu dira, nagusiak Euskal kopatik at geratu dira
03/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Asteburu ederra osatu dute Tolosaren taldeek ia denek garaipena lortu ondoren
29/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren euskal Ligako taldeak azkenean maila galdu, azpiko taldeek ere erdipurdizko asteburua
21/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren Euskal Ligako taldeak ezin irabazi, azpiko taldeek denetarik
14/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako Euskal Ligako taldeak Leioakoren aurka galdu, jubenilek Zestoan irabazi
08/04/2015: FutFem Gipuzkoa
El Mariño campeón de la Copa Costa Brava
31/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren Euskal Ligako taldearen berdinketaz gain, talde gazteenek denetarik egin zuten
23/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako jubenil eta Euskal Ligako taldeek porrot, Kadeteek eta infantilek irabazi
16/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako euskal ligakoek galdu Gasteizen Olaia Baldaren itzuleran, kadeteek eta infantilek irabazi
10/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren jubenilek lidertza sendotu, Euskal Ligakoek ta kadeteek berdindu, infantilek denetarik
03/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Denetarik pixkat Tolosaren taldeentzako asteburu honetan

listar todas las noticias



Últimas noticias

24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
Infantil: Baskonia doblega al Bizkerre C en choque muy disputado


ver todas las noticias




Txapeldunak.com: Desde 2004 apoyando al FutFem
Idea original por Nekane Martínez

Colabora con nosotros | Publicidad | Contactar
Twitter | Facebook
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com