Arizmendik antolatutako gabonetako torneoa urtarrilaren 3 eta 4an izango da aurten

FUTFEM GIPUZKOA | miércoles, 24 de diciembre de 2014
mondraberri.com / Argazkia: Koldo Carrillo

imprimir

 Urtero sasoi honetan moduan, aurten ere, emakumezkoen futbolak protagonismo berezia hartuko du gure bailaran. Arizmendi Ikastolak antolatuta. Txapelketak bere 10. edizioa betetzen du aurten eta Mondra, Bergara, Aloña Mendi eta Arizmendi taldeen parte hartzeaz gainera, Lazkao, Lagun Onak, Eibar, Anaitasuna, Urki, Bergara, Real Sociedad eta Aurrera Vitoria taldeak izango dira Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Gainera, senior mailako txapelketan, Real Sociedad eta Athletic taldeak izango dira Aretxabaletako futbol zelaian. Aurten, txapelketan lau maila arituko dira: alebina, infantila, kadetea eta seniorra. Lehenengo hiru mailetan futbol 8ko txapelketa egingo da, eta senior mailan futbol 11ko goi mailako triangelukatu bat izango da.

Gabonetako emakumezkoen X. futbol txapelketa urtarrilaren 3 eta 4an jokatuko da eta “nesken kirola sustatzeko helburua du”, azaldu zuten aurkezpenean. Bertan, Mireia Muruamendiaratz, Arizmendi Ikastolako Almen guneko arduraduna, Gorka Gabilondo, Arizmendi Kirol Elkarteko kidea eta Andoni Ezkurra, Mondraren eta Debagoieneko selekzioaren entrenatzailea izan ziren. Txapelketak urtarrilaren 3an ekingo dio Ibarra futbol zelaian eta lehenengo jardunaldi honetan, senior mailako Debagoieneko selekzioak Real Sociedad eta Athletic taldeekin neurtuko ditu indarrak, goizeko 9:30etatik aurrera.

Andoni Ezkurrak entrenatzen duen Debagoieneko selekzioa Bergara, Aloña Mendi, Mondra eta Arizmendi senior taldeetako neskek osatuko dute. Gure neskak lehen mailako futbolariekin egingo dute topo Ibarran, baina Ezkurrak adierazi zuenez, “zelaira irabaztera irten eta ilusioz jokatzea izango da gure helburua”. Hiru taldeen artean hainbat norgehiagoka jokatuko dira eta eguerdiko 14:30ak aldera emango dute bukatutzat txapelketa, sari banaketarekin. Jarraitzaile guztiek doakoa izango dute sarrera eta partidu interesgarriez gozatzeko aukera izango da Aretxabaletan.

Urtarrilaren 4an, domeka, ostera, alebin, infatil eta kadete kategoriatako txapelketak jokatuko dira Ibarran, goizeko 9:30etatik aurrera. Jardunaldiari infatil jokalariek emango diote hasiera eta eguerdi aldera kadeteen txanda izango da. Bazkalostean, berriz, txikienen txapelketarekin jarraituko dute txapelketa bukatu arte. Nobedade moduan, Gorka Gabilondok nabarmendu zuen moduan, aurtengo edizioan, Real Sociedad infantilen kategorian ere izango du ordezkaritza Gabonetako emakumezkoen X. futbol txapelketan.

Emakumezkoen kirola sustatzeko helburua

Duela hamar urte antolatu zuen lehenengoz Arizmendi Ikastolak Gabonetako emakumezkoen futbol txapelketa. Gizonezkoen eta emakumezkoen kirolen artean dauden ezberdintasunak ikusita, honen beharra ikusi zuten antolatzaileek eta Arizmendi Kirol Elkartean neskak ere futbolean badabiltzala kontuan hartuta, beraientzat txapelketa bat antolatzea erabaki zuten. “Bailarako neskak motibatzea” da txapelketaren arrazoietako bat. Izan ere, modu honetan, txapelketa hau Euskal Herriko futbolari onenekin jokatzeko aukera ezin hobea da.

Mireia Muruamendiaratzek gaineratu zuenez, Arizmendi Kirol Elkartearen helburua ez da lehia, neska zein mutilei, guztiei, lagunartean ondo pasatzea eta kirola egiteko aukera eskaintzea baizik.

listar todas las noticias

Más noticias del: miércoles, 24 de diciembre de 2014

24/12/2014: FutFem Bizkaia
Este sábado en San Lorenzo se celebra el VII Torneo Betiko organizado por el Erandioko Betiko Neskak

Más noticias en: FutFem Gipuzkoa

21/10/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
13/10/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
30/09/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa FT-eko taldeen kronikak
12/06/2015: FutFem Gipuzkoa
Mireia Sarasola eta Antxon Iglesias: «Orain denon artean oinarriak ongi finkatu behar ditugu»
29/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tras ascender con Luberri, Sto.Tomás Lizeoa, Zumaiako B juega la final con el Añorga B este sábado
26/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren A infantilak Gipuzkoako txapeldunak Anaitasuna penaltietara garaituta, jubenilek ezin
22/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Finde decisivo en Gipuzkoa, con títulos, ascensos y descensos en juego
18/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosa A infantilak B gainditu eta Gipuzkoako finala jokatuko du, kadeteek ere garaipen polita
12/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Configurada la recta final de la temporada en la categoría infantil gipuzkoana
11/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren bi infantilak finalerdietarako sailkatu dira, nagusiak Euskal kopatik at geratu dira
03/05/2015: FutFem Gipuzkoa
Asteburu ederra osatu dute Tolosaren taldeek ia denek garaipena lortu ondoren
29/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren euskal Ligako taldeak azkenean maila galdu, azpiko taldeek ere erdipurdizko asteburua
21/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren Euskal Ligako taldeak ezin irabazi, azpiko taldeek denetarik
14/04/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako Euskal Ligako taldeak Leioakoren aurka galdu, jubenilek Zestoan irabazi
08/04/2015: FutFem Gipuzkoa
El Mariño campeón de la Copa Costa Brava
31/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren Euskal Ligako taldearen berdinketaz gain, talde gazteenek denetarik egin zuten
23/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako jubenil eta Euskal Ligako taldeek porrot, Kadeteek eta infantilek irabazi
16/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosako euskal ligakoek galdu Gasteizen Olaia Baldaren itzuleran, kadeteek eta infantilek irabazi
10/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Tolosaren jubenilek lidertza sendotu, Euskal Ligakoek ta kadeteek berdindu, infantilek denetarik
03/03/2015: FutFem Gipuzkoa
Denetarik pixkat Tolosaren taldeentzako asteburu honetan

listar todas las noticias



Últimas noticias

24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
Infantil: Baskonia doblega al Bizkerre C en choque muy disputado


ver todas las noticias




Txapeldunak.com: Desde 2004 apoyando al FutFem
Idea original por Nekane Martínez

Colabora con nosotros | Publicidad | Contactar
Twitter | Facebook
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com