Edurne Burgoa: ´Kopa honek talde indartsuenekin jokatzeko aukera ematen digu´

COPA EUSKAL HERRIA | jueves, 23 de agosto de 2012
ehkirola.org

imprimir

EH Kirolak Athletic-eko prestatzaile fisikoa elkarrizketatu du

Nola ikusi duzu taldea eta lortutako emaitzarekin gustura zaude?

Bost gol izan dira baina motx egon dira, aukerak sortu ditugu, finalizazioa falta izan zaigu. Baina aukerak sortzea ere garrantzitsua da. Finalera iritsi zarete.

Aurreikusitakoak betetzen badira, bihar Realak lortu dezake aukera bera. Iazko talde berak.

Iaz iritsi eta irabazi egin genuen finala. Aurten ere, bihar Realak zer egiten duen ikusi ondoren, Realaren aurka jokatzeko aukera izan dezakegu. Beti da interesgarria maila berekoen artean jokatzea, finalari interesa gehitzen dio horrek. Ikusiko dugu.

Iaz Bizkaian, Bakion jokatu zen finala. Aurten berriz, Gipuzkoan, Beasainen. Jarraitzaileei finalera joateko esan behar zaie edo badaukazu joango diren konfiantzarik?

Esatea komeni da. Egia esan, gaur jende gehiago espero nuen. Uste dut denon artean gehiago zabaltzen ahalegindu behar dugula . Lehen mailako bi talderen arteko partidara hemendik ere joatea eskatu behar zaie.

Ba da nolabaiteko magiarik Erreala eta Athletic elkartzen direnean, ezta?

Bai nik uste baietz. Ez da egoten zein den hobe edo txarragoa jakin nahia bakarrik. Derbya denean normalean denok jartzen dugu ahal duguna baino gehiago. Partidu indartsuak, orekatuak, intentsoak eta agresiboak –era positibo batean- eta politak izaten dira ikusteko. Eta jokatzeko.

Zergatik da Interesgarria zuentzat Kopa orain jokatzea eta ez taldea denboraldian aurrera eginda martxa hobean dagoenean?

Nik uste dut data aldetik ondo datorrela . Egia da, talde guztiak ez gaude gure hoberenean. Neskak daukaten lan karga handia da eta aurrerago sasoi hobean egongo ginateke, hori argi dago, horrela da, baina datak aurkitzea oso zaila da. Gero hasten da Liga, Espainiako selekziora doaz, egun egokiak aurkitzea zaila izango litzake. Guretzako sasoi hau ona da, partida ona jokatzeko aukera ematen dizulako, ez baita erreza taldeak aurkitzea. Horrelako txapelketak talde indartsuenekin jokatzeko aukera ematen digu.

Iaz B taldearekin aritu zinen, aurten lehen taldearekin zabiltza. Aldaketak zer ekarri dizu?

Athletic-en urte asko daramatzat. Hiru urtetan hemen egon nintzen, bigarren taldean gero beste hiru urtetan, eta egia esan oso gustura egon naiz. Formakuntzako futbola gustatu egiten zait. Erronka hau eskura jarri zidaten eta futbola berriro beste era batera bizitzea ekarri badik ere, entrenatzailea Juan dudala eta ikasteko aukera handia dudala ikusi nuenean, gutxi pentsatu nuen aurrera egiteko.

Ana Astobieta, Bizkaian entrenatzaile izan zen lehen emakumea omendu da partida hasi aurretik. Bere garaian ez bezala, egun emakume gehiago da preparatzaile, epaile edo entrenatzaile. Ze inpresio daukazu zuk eta zenbat zulo dago oraindik estaltzeko?

Asko. Egia da berak bizi izan zuena baino nik gehiago bizi dudala, hurrengoak –espero dut- , leku gehiago izatea, bai futbolean bai agintean. Baina, oraindik oso urrun gaude berdintasunetik, oso.

Zer egin dezakegu?

Batetik guk maila ona eman behar dugu. Maila ona emateko entrenatu behar da. Entrenatzeko Klubak babestu egin behar zaitu baldintza egokiak eman behar dizkizu. Komunikabideak zabaldu behar dute emakumezkoen futbola. Saldu egin behar da.

Instituzio ofizialek egiten dutenaz gain, EHK bezalako elkarteak bultzatutako ekimenak beharrezkoak dira egun?

Bai, denak. Kopa hau, joan zen ekainean Anoetan egindako nesken selekzioaren partida, denak. Guztiak dira positiboak. Horretan jarraitu behar dugu. Horrelako guztietan jokatu behar da aurrera egin behar da.

Elkarrizketa ehkirola.org-en

listar todas las noticias

Más noticias del: jueves, 23 de agosto de 2012

23/08/2012: Copa Euskal Herria
Añorgak gauzak zail jarri dizkion arren, Reala izango da finalean igandean Beasainen
23/08/2012: FutFem Selecciones
Maddi Torre ilusionada con el Europeo de Eslovaquia y pasar de fase
23/08/2012: FutFem Selecciones
Seis de las nuestras convocadas para entrenos con la selección española absoluta
23/08/2012: Copa Euskal Herria
El Athletic logra con solvencia su pase a la final ante Lagunak

Más noticias en: Copa Euskal Herria

04/06/2015: Copa Euskal Herria
Athleticek EH Kopako finala jokatuko du Oiartzun penaltietara Hendaian garaitu ondoren
21/05/2015: Copa Euskal Herria
Emakumezkoen Euskal Herriko Kopako finala Zarautzen jokatuko da abuztuan
17/08/2014: Copa Euskal Herria
El Athletic encarrila por la vía rápida su triunfo ante la Real en la IV Copa Euskal Herria
12/08/2014: Copa Euskal Herria
Presentada ayer la IV Copa Euskal Herria que Athletic y Real juegan el domingo en Maiona
25/08/2013: Copa Euskal Herria
El Athletic se lleva la Copa Euskal Herria tras batir a la Real en la gran final
21/08/2013: Copa Euskal Herria
La Real se planta en la final de la Copa Euskal Herria tras derrotar al Añorga
19/08/2013: Copa Euskal Herria
EH Kopa: Añorgak Aurrera gainditu ta asteazkenean Realaren kontra arituko da finalerdian
19/08/2013: Copa Euskal Herria
El Athletic selló su pase a la final de la Copa Euskal Herria tras batir a Osasuna
16/08/2013: Copa Euskal Herria
Añorga y Aurrera abren en la matinal del domingo la txanpa final de la III Copa Euskal Herria
10/06/2013: Copa Euskal Herria
Aurrerak Mondra menperatu eta aurrera egin du Euskal Herria Kopan
07/06/2013: Copa Euskal Herria
Aurrera y Mondra cierran esta tarde en Olaranbe la primera fase de la Copa Euskal Herria
02/06/2013: Copa Euskal Herria
Aurrera eta Osasunak egin dute aurrera Euskal Herria Kopan
31/05/2013: Copa Euskal Herria
III Copa Euskal Herria: Este fin de semana dos partidos más en Abanto y Donapaleu
06/05/2013: Copa Euskal Herria
Osasuna eta Abantok San Juan eta Sani kanporatu eta elkarren aurka jokatuko dute hurrengo fasean
04/05/2013: Copa Euskal Herria
La III Copa Euskal Herria arranca mañana domingo con dos partidos en Tajonar y Abanto
26/08/2012: Copa Euskal Herria
La Real txapeldun tras derrotar al Athletic en la final de Beasain
23/08/2012: Copa Euskal Herria
Añorgak gauzak zail jarri dizkion arren, Reala izango da finalean igandean Beasainen
23/08/2012: Copa Euskal Herria
El Athletic logra con solvencia su pase a la final ante Lagunak
22/08/2012: Copa Euskal Herria
Oiartzun-Erreala: Mikel Salegi eta Unai Gazpio entrenatzaileen adierazpenak
21/08/2012: Copa Euskal Herria
Errealak Oiartzun menperatu ondoren finalerdietan Añorgaren kontra jokatuko du etzi

listar todas las noticias



Últimas noticias

24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
Infantil: Baskonia doblega al Bizkerre C en choque muy disputado


ver todas las noticias




Txapeldunak.com: Desde 2004 apoyando al FutFem
Idea original por Nekane Martínez

Colabora con nosotros | Publicidad | Contactar
Twitter | Facebook
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com