Athleticek EH Kopako finala jokatuko du Oiartzun penaltietara Hendaian garaitu ondoren
COPA EUSKAL HERRIA | jueves, 4 de junio de 2015
ehkirola.org |
 |
 |
imprimir |
Atzo jokatu zen paisai zoragarria duen Beltzenea Hendaiako futbol zelaian Euskal Herriko emakumezkoen V.futbol koparen lehen final erdia (hurregoa Real Sociedad-Aurrera de Vitoria Berriotzarren jokatuko da ekainaren 10ean arratsaldeko 19:00etan).
Partidu bikaina jokatu dute bi taldeek.Zelaian ikusitakoaren arabera merezitako emaitza izan da berdinketa: Athletic hasi da irabazten 23. minutuan Izaskun Leozek sartuko gol bati esker, Jon Alkortaren neskek ordea, berdinketa lortu dute 56. minutuan Athletic-eko Alazne Gomezek bere atean gola sartu ondoren.
Juan Luis Fuentesek zuzendu duen Athletic jarri da berriro aurretik minutu bat geroago Nekane Diezek ezker hankaz egindako jaurtiketa zoragarri batez. Baina Oiartzungo neskek ez dute etsi eta 66.minutuan markagailua berdindu du Itsaso Navascuesek.
Azkenean 5. penaltiak erakabi du neurketa, Oiartzungo jokalariak gutxigatik kanpora bota baitu eta Athletic-eko neskak ez baitu aukera galdu.
Neurketa bikaina beraz, Hendaiako Beltzenean Agustin Ezkerrok ondo zuzendutako epailearen eskutik.
Partidaren bideolaburpena Athletic TV-ren bitartez