Aurrerak Mondra menperatu eta aurrera egin du Euskal Herria Kopan

COPA EUSKAL HERRIA | lunes, 10 de junio de 2013
ehkirola.org

imprimir

Lehia handiko partida ostiral arratsaldean Olaranben bizi izan genuena. Aurrera de Vitoria indartsu dabil aurten, eta horren erakusgarri da 3-1 nagusitu zitzaiola Arrasateri, gol guztiak 2. zatian. Gipuzkoarrek beren maila hoberena erakutsi zuten baina ezin izan zitzaien Aurreraren jokoari gailendu.

Ekainaren 7an, ostiralez, iluntzeko 19:15etan partidua hasteko ordua zen , baina Arrasateko taldeak bidaia hastear zuela, Txirrindularien lasterketa bat oztopo, ordu erdi beranduago iritsi ziren Olaranbenbeko futbol zelaira. Aipamen bat besterik ez da ere, Olaranbe zelaia egoera ikusgarrian zegoen, belarra moztu berria eta botatako euri jasek azkarrago jarri zuten zelaia. Klubak hiru gizon omendu zituen urteetan zehar egindako lanagatik, eta dantzaria txistuaren soinuarekin batera, jokalariak eta epaileak lekuko, hasi zen norgehiagoka. Harmailetan jende dexente.

Aurrera hasi zen baloiaren jabetzaz menpean hartzen arrasatearrak, eta hauek, berriz, kontraeraso politak burutu zituzten. Eta horrela joan zen lehen zatia, aukerekin baina hutsean markagailuan.

Bigarren zatian, aldiz, Aurrerakoek aldaketa ugari eta onak egin zituzten, eta, horren ondorioz, berehala igarri zen nagusigoa: 1-0ekoa Leire Fernadezen jokaldi bikainari esker gauzatu zen 50. minutuan; pare bat arerio gaindutu ondoren hormarena egin eta bakar bakarrik atezainaren aurrean, jo baloiari eta barrura. Handik gutxira Sara Tazok defentsari bizkarra hartuz 2-0ekoa egin zuen, jaurtiketa gurutzatu baten bitartez.

Arrasatekoek, tarteka euren kalitatearen erakustaldiak egin zituzten jokaldi politak eta baloiaren erabilera ederra eskainiz; esaterako Melanik eta Ane Berazak. Aukerak ere sortu zituzten eta halako batean 2-1ekoa gauzatu zuen Oihana Aldaik; une batez berdinketa etor zitekeela ematen zuen; ligan ere berdinketa eman zelako bi talde hauen artean, baina Lorenaren lasterkaldiek agerian utzi zuten arrasatearren defentsa, eta 3-1ekoa egin zuen 80.minutuan. Halaxe amaitu zen partidua. Iñaki Alzolak, epailearen esanetan "oso partidu garbia izan da, eta lehia polita ikusi dugu".

Aurrera de Vitoriak aurrera egiten du eta hurrengo aurkaria Añorga taldea izango da udako oporren bueltan, aurredenboraldian, abuztuaren 18an; hemendik sailkatzen denak saria izango du: Errealaren aurka jokatzea Beasainen abuztuaren 21ean, finalerdietan.


Esteka: Albistea eta partiduaren argazki bilduma (ehkirola.org)

listar todas las noticias

Más noticias del: lunes, 10 de junio de 2013

10/06/2013: FutFem Bizkaia
El Berriotxoa gana en el Memorial Uria celebrado el sábado en Lezama
10/06/2013: Copa Vasca
El Oiartzun pone a su favor la eliminatoria ante el Aurrera tras ganar en Olaranbe

Más noticias en: Copa Euskal Herria

04/06/2015: Copa Euskal Herria
Athleticek EH Kopako finala jokatuko du Oiartzun penaltietara Hendaian garaitu ondoren
21/05/2015: Copa Euskal Herria
Emakumezkoen Euskal Herriko Kopako finala Zarautzen jokatuko da abuztuan
17/08/2014: Copa Euskal Herria
El Athletic encarrila por la vía rápida su triunfo ante la Real en la IV Copa Euskal Herria
12/08/2014: Copa Euskal Herria
Presentada ayer la IV Copa Euskal Herria que Athletic y Real juegan el domingo en Maiona
25/08/2013: Copa Euskal Herria
El Athletic se lleva la Copa Euskal Herria tras batir a la Real en la gran final
21/08/2013: Copa Euskal Herria
La Real se planta en la final de la Copa Euskal Herria tras derrotar al Añorga
19/08/2013: Copa Euskal Herria
EH Kopa: Añorgak Aurrera gainditu ta asteazkenean Realaren kontra arituko da finalerdian
19/08/2013: Copa Euskal Herria
El Athletic selló su pase a la final de la Copa Euskal Herria tras batir a Osasuna
16/08/2013: Copa Euskal Herria
Añorga y Aurrera abren en la matinal del domingo la txanpa final de la III Copa Euskal Herria
07/06/2013: Copa Euskal Herria
Aurrera y Mondra cierran esta tarde en Olaranbe la primera fase de la Copa Euskal Herria
02/06/2013: Copa Euskal Herria
Aurrera eta Osasunak egin dute aurrera Euskal Herria Kopan
31/05/2013: Copa Euskal Herria
III Copa Euskal Herria: Este fin de semana dos partidos más en Abanto y Donapaleu
06/05/2013: Copa Euskal Herria
Osasuna eta Abantok San Juan eta Sani kanporatu eta elkarren aurka jokatuko dute hurrengo fasean
04/05/2013: Copa Euskal Herria
La III Copa Euskal Herria arranca mañana domingo con dos partidos en Tajonar y Abanto
26/08/2012: Copa Euskal Herria
La Real txapeldun tras derrotar al Athletic en la final de Beasain
23/08/2012: Copa Euskal Herria
Añorgak gauzak zail jarri dizkion arren, Reala izango da finalean igandean Beasainen
23/08/2012: Copa Euskal Herria
Edurne Burgoa: ´Kopa honek talde indartsuenekin jokatzeko aukera ematen digu´
23/08/2012: Copa Euskal Herria
El Athletic logra con solvencia su pase a la final ante Lagunak
22/08/2012: Copa Euskal Herria
Oiartzun-Erreala: Mikel Salegi eta Unai Gazpio entrenatzaileen adierazpenak
21/08/2012: Copa Euskal Herria
Errealak Oiartzun menperatu ondoren finalerdietan Añorgaren kontra jokatuko du etzi

listar todas las noticias



Últimas noticias

24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
Infantil: Baskonia doblega al Bizkerre C en choque muy disputado


ver todas las noticias




Txapeldunak.com: Desde 2004 apoyando al FutFem
Idea original por Nekane Martínez

Colabora con nosotros | Publicidad | Contactar
Twitter | Facebook
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com