EH Kopa: Añorgak Aurrera gainditu ta asteazkenean Realaren kontra arituko da finalerdian
![]() FINAL LAURDENAK: AÑORGA 3-1 AURRERA Añorgak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia jokatuko du atzo Rezolan Gasteizko Aurrera 3-1 gainditu ondoren. Neurketa ezin hobeto hasi zen donostiarrentzat, bigarren minuturako aurretik baitziren. Ibarrek ondo probestu zuen Ane Alonsoren erdiraketa baloia loratuz 1-0ekoa markagailuan ezartzeko. Jokoa parekatua ta borrokatua zegoen. Gasteiztarrek euren erasoko ezker hegaletik eraman zuten arriskua batez ere, baina ezin izan zuten etekinik jaso bizpairu aukera on izan arren. Punteria ezak ta Irati atezainaren erantzunen batek bisitarien berdinketa lortzeko grina zapuztu zituen. Añorga ere heltzen zen Alaitz-en area ingurura ta ordu erdira Itsasnek etxekoen bigarren gola sartu zuen, korner baten. Minutu hoietan etxekoak nagusi ziren zelaian, baina azken txanpan berriro gasteiztarrek arriskua sortu zuten. Pare bat aukeraren ondoren, 45.minutua iristear zegoenean Ixonek aldea murriztu zuen. 2-1 ta aldageletara. Bigarren zatian ere partidua irekia izan zen, bi areatan egon ziren arriskuko jokaldiak. Aurrera gogotik saiatu zen etxekoen atera arriskua eramaten ta izan zituen bere aukerak, onena Ane Mirenek izandakoa, Oihana atezainaren erantzuna, ordea, aipatzekoa izan zen. Baina Añorgarenak batez ere kontraeraso jokaldietan izan ziren aukerarik garbienak. Hiruzpalau abagune oso onak izan zituzten donostiarrek markagailuan aldea handitzeko, baina gol bakarrarekin konformatu behar izan ziren. Ordu erdi inguruan, Ane Arregik lortu zuen 3-1ekoa Nahikarik atzerantz egindako pase baten ondoren. Gasteiztarrek ez zuten amore eman azken unerarte, baina ezin izan zuten beste golik sartu. Honenbestez, Añorga izango da datorren asteazkenean Realaren aurka finalerdian arituko den taldea. Partidua arratsaldeko 6retan hasiko da Beasaingo Loinaz futbol zelaian. Garaileak Athleticen kontra neurtuko ditu bere indarrak Azpeitin datorren igandean jokatuko den finalean.
El Añorga va a disputar la segunda semifinal de la Copa Euskal Herria tras superar ayer por 3-1 al Aurrera Vitoria en Rezola. El encuentro no pudo empezar mejor para las donostiarras ya que para el segundo minuto ya iban por delante. Ibar aprovechó bien el pase de Ane Alonso para lograr el 1-0 de vaselina. El juego estaba equilibrado y peleado. Las gasteiztarras llevaron el peligro sobre todo por su banda izquierda del ataque, pero no recibieron recompensa pese a disfrutar de 2-3 buenas ocasiones. La falta de puntería y alguna intervención de la guardameta Irati evitaron el empate de las visitantes. El Añorga también llegaba a los alrededores del área de Alaitz y a la media hora Itsasne logró el segundo gol local, en un córner. En esos minutos el Añorga era mejor en el campo, pero en la recta final las gasteiztarras volvieron a crear peligro. Tras un par de ocasiones, al filo del minuto 45 Ixone recortó diferencias. 2-1 y a vestuarios. La segunda parte fue abierta también, hubo jugadas de peligro en las dos áreas. El Aurrera intentó sin desmayo llevar peligro a la puerta local y tuvo sus opciones, la mejor la tuvo Ane Miren, pero la respuesta de la guardameta Oihana fue digna de mención. Pero las mejores ocasiones fueron del Añorga sobre todo en jugadas al contrataque. Las donostiarras dispusieron de 3-4 buenas ocasiones para incrementar su renta en el marcador, pero se tuvieron que conformar con un único gol. Sobre la media hora, Ane Arregi logró el 3-1 tras un pase atrás de Nahikari. Las gasteiztarras no se rindieron hasta el final, pero no pudieron marcar otro gol. Así, será el Añorga quien disputará la semifinal contra la Real el próximo miércoles. El partido comenzará a las seis de la tarde en el campo de fútbol de Loinaz de Beasain. El ganador medirá sus fuerzas al Athletic en la final que se celebrará en Azpeitia el próximo domingo. Más noticias del: lunes, 19 de agosto de 2013
Más noticias en: Copa Euskal Herria |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |