Emakumezkoen Euskal Herriko Kopako finala Zarautzen jokatuko da abuztuan

COPA EUSKAL HERRIA | jueves, 21 de mayo de 2015
urolakosta.hitza.eus / Argazkia: Ainara Lozano

imprimir

 Euskal Herria Kirolak emakumezkoen Euskal Herriko Futbol Kopa antolatu du bosgarren urtez, hainbat eragile eta kirol elkarteren babesarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Zarauzko Udalarekin elkarlanean, txapelketako finala Zarautzen jokatuko da. Lau taldek hartuko dute parte, emakumezkoen futbol talde gorenek: Superligako Athletic eta Reala, eta bigarren mailako lehen euskal talde diren Aurrera Vitoria eta Oiartzun. Emakumezkoen futbola bultzatzeaz gain, “lehiakortasuna” sustatu nahi dutela azaldu du Euskal Herria Kirolako arduradun Kike Zurutuzak.

Lehia sistema finalerdietan eta finalean oinarrituko da, eta guztira hiru partida jokatuko dira. Lehen finalerdia Hendaian jokatuko da ekainaren 3an, eta Oiartzunek eta Athleticek neurtuko dituzte indarrak norgehiagoka horretan. Bigarren kanporaketan, ekainaren 7an, Aurrera Vitoria eta Reala ariko dira aurrez aurre Berriozarren. Finala Astiko futbol zelaian jokatuko da, abuztuaren 22an.

Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalarentzat “ohorea” da txapelketako azken partida herrian antolatzea. “Emakumezkoen futbola bultzatzen jarraitu nahi dugu. Erreferenteak sortzea oso garrantzitsua denez, emakumezkoen futbolak interes gehiago piztu nahiko genuke”, aditzera eman du futbol talaeko kide Laura Gomezek. Horretarako, finalaren aurretik eta egun osoan partida gehiago lotu nahi dituzte, kirol eta festa giroa sortzeko Astin.

Euskal Herria Kirola 2009an sortu zuten euskal kirolariek, Euskal Herriko zazpi herrialdeak aintzat hartzen zituen txapelketak sustatzeko eta euskal selekzioa nazioartean onartua izateko helburuarekin. “Hutsunea betetzeko, eta aldarrikapenetatik praktikara eramateko filosofiarekin”, azaldu du Zurutuzak. Antolatzen dituzten hainbat gauzen artean, horietako bat emakumezkoen Euskal Herriko Kopa da.


Finalerdia  - >  Oiartzun - Athletic Hendaia (Lapurdi) Ekainak 3
Finalerdia  - >  Aurrera Vitoria - Reala Berriozar (Nafarroa) Ekainak 7

Finala ? - ? Zarautz (Gipuzkoa) Abuztuak 22

listar todas las noticias

Más noticias en: Copa Euskal Herria

04/06/2015: Copa Euskal Herria
Athleticek EH Kopako finala jokatuko du Oiartzun penaltietara Hendaian garaitu ondoren
17/08/2014: Copa Euskal Herria
El Athletic encarrila por la vía rápida su triunfo ante la Real en la IV Copa Euskal Herria
12/08/2014: Copa Euskal Herria
Presentada ayer la IV Copa Euskal Herria que Athletic y Real juegan el domingo en Maiona
25/08/2013: Copa Euskal Herria
El Athletic se lleva la Copa Euskal Herria tras batir a la Real en la gran final
21/08/2013: Copa Euskal Herria
La Real se planta en la final de la Copa Euskal Herria tras derrotar al Añorga
19/08/2013: Copa Euskal Herria
EH Kopa: Añorgak Aurrera gainditu ta asteazkenean Realaren kontra arituko da finalerdian
19/08/2013: Copa Euskal Herria
El Athletic selló su pase a la final de la Copa Euskal Herria tras batir a Osasuna
16/08/2013: Copa Euskal Herria
Añorga y Aurrera abren en la matinal del domingo la txanpa final de la III Copa Euskal Herria
10/06/2013: Copa Euskal Herria
Aurrerak Mondra menperatu eta aurrera egin du Euskal Herria Kopan
07/06/2013: Copa Euskal Herria
Aurrera y Mondra cierran esta tarde en Olaranbe la primera fase de la Copa Euskal Herria
02/06/2013: Copa Euskal Herria
Aurrera eta Osasunak egin dute aurrera Euskal Herria Kopan
31/05/2013: Copa Euskal Herria
III Copa Euskal Herria: Este fin de semana dos partidos más en Abanto y Donapaleu
06/05/2013: Copa Euskal Herria
Osasuna eta Abantok San Juan eta Sani kanporatu eta elkarren aurka jokatuko dute hurrengo fasean
04/05/2013: Copa Euskal Herria
La III Copa Euskal Herria arranca mañana domingo con dos partidos en Tajonar y Abanto
26/08/2012: Copa Euskal Herria
La Real txapeldun tras derrotar al Athletic en la final de Beasain
23/08/2012: Copa Euskal Herria
Añorgak gauzak zail jarri dizkion arren, Reala izango da finalean igandean Beasainen
23/08/2012: Copa Euskal Herria
Edurne Burgoa: ´Kopa honek talde indartsuenekin jokatzeko aukera ematen digu´
23/08/2012: Copa Euskal Herria
El Athletic logra con solvencia su pase a la final ante Lagunak
22/08/2012: Copa Euskal Herria
Oiartzun-Erreala: Mikel Salegi eta Unai Gazpio entrenatzaileen adierazpenak
21/08/2012: Copa Euskal Herria
Errealak Oiartzun menperatu ondoren finalerdietan Añorgaren kontra jokatuko du etzi

listar todas las noticias



Últimas noticias

24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
Infantil: Baskonia doblega al Bizkerre C en choque muy disputado


ver todas las noticias




Txapeldunak.com: Desde 2004 apoyando al FutFem
Idea original por Nekane Martínez

Colabora con nosotros | Publicidad | Contactar
Twitter | Facebook
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com