Mondrak Arizmendiri irabazi zion derbian, Andrea eta Eiderren golekin
TERRITORIAL GIPUZKOA | domingo, 14 de diciembre de 2014
mondraberri.com |
 |
 |
imprimir |
Derbiko lehen minutuak nahiko parekatuak izan dira, eta bi ekipoek izan dituzte golak sartzeko aukera.
Lehen gola Mondrak sartu du 20. minutuan : Andrea Paredes bakarrik geratu da Arizmendiko atezainaren aurrean, eta jaurtiketa gogor batekin baloia sareratu du.
Arizmendi, hala ere, ez da kikildu eta aurrera egin du. Hala, 29. minutuan Izar aurrelaria Mondrako atezainaren aurrean bakarrik geratu da, baina bere jaurtiketa ozta-ozta kanpora joan da.
Bigarren gola Mondrak sartu du: Ane Arregi eta Nerea Dorronsororen arteko jokaldi baten ostean, Eider Zeziagak gola egin du.
Aipatu behar da derbya bizitasun handiz jarraitu dutela bi entrenatzaileek eta oro har bi aulkiek.
Bigarren zatian Arizmendik aurrera egin nahi izan du, eta jokaldi on batean zutoinean jo dute, baina ez da gehiagorako astirik izan. Azkenean Arizmendik 0 Mondrak 2.
Albistea eta argazki bilduma mondraberri.com-en