Añorga B erregionaleko txapelduna eta Euskal Ligako talde berria Intxaurdi gainditu ta gero
![]() Oraindik liga amaitzeko beste partidu bi falta badira ere, Añorgak bere lehen aukera probestu zuen eta Intxaurdi 6-0 garaitu ondoren Gipuzkoar erregionaleko txapeldun bilakatu eta horrenbestez datorren urtean Euskal Ligan aritzeko bere txartela ziurtatu zuen. Etxeko taldeak ez zion aukerarik eman Intxaurdiri donostiarren arteko derbian, izan ere atsedenaldirako markagailuak argi eta garbi adierazten zuen Añorgaren nagusitasuna, 4-0eko emaitzarekin. Bigarren zatian beste gol bi etorri ziren Rezolan festari hasiera emateko. Izan ere añorgatarren denboraldia txapela kentzekoa izan da, 26 partidu jolastu eta horietatik 22 irabazi eta lau berdindu dituztelarik. Lehen fasean hamar norgehiagoka jokatu eta bederatzi garaipen eta berdinketa bat lortu zuten, Amara Berriren aurka hutsnakoa Rezolan. Bigarren fasean oraingoz ere partidarik galdu gabe jarraitzen dute, hamar partida irabazi eta hiru berdindu, eta hoietatik bi lehen bi jardunaldietan izan ziren. Oiartzun Karla Lekuonan eta berriz Amara Berri ezin garaitu Rezolan. Ordutik aurrera hainbat garaipen jarraian etorri ziren eta lidertza eskuratu zuten arerio gehienak urrun utziz. Ez denak ordea, Arizmendik ere igoera fase ederra egin baitu. Gauzak horrela, apirilaren 26an partidu oso garrantzitsua jokatu zen Rezolan, talde donostiarra eta atxabaltarren artean. Emaitza oso aldekoa Añorgarentzat, 4-1. Horrela tituluaren bidea asko argitu zen añorgatarrentzat. Añorgaren bigarren taldea bigarrenez izango da Euskal Ligan. 2012-13an ere aritu ziren baina batez ere Beasainekin gogor borrokatu ondoren, goierritarrek lortu zuten maila mantentzea. 2013-14an berez erregionalean jokatu beharra zuen baina klubak ez irtetzea erabaki zuen. Aurten berriz atera du erregional mailako taldea, eta apostu garbia gainera, etxean zegoenarekin eta kanpotik bizpairu fitxaketa politekin kalitatezko taldea osatu dute eta euren ezaugarri nagusia, gaztetasuna, gehienak kadete edo jubenilak baitira. Astero astero euren maila ona erakutsi eta azkenean egindako lanaren fruitua jaso dute igoerarekin. Datorren urtean erronka latza izango da, orain dela bi urte ezin izan zutena lortzea, mailari eustea. Euskal Liga oso gogorra da erregionalarekin alderatuta, eta maila honek ematen duen eskarmentua onuragarria izango da neskak lehen taldera saltoa emateko garaiari begira ere. Baina horiek etorkizuneko kontuak dira, aurten liga amaitu eta lortutakoaz disfrutatatu behar da.
Más noticias del: martes, 12 de mayo de 2015
Más noticias en: Territorial Gipuzkoa |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |