Zumaiakok galdu egin zuen Touringen aurka eta igoera zaildu zaio
Partida garrantzitsua jokatu zen Larunbatean Aita Marin. Erregional neskek igoera lortzeko helburuarekin, abantaila emango zien 3 puntuen bila zelairatu ziren. Urduritasuna zen nagusi etxeko taldean eta partida aurrera zihoala, nabarmendu zen hori. Lehen zatian Gorostolaren neskek ezin izan zuten urte guztian egiten ari diren joko erakargarria erakutsi. Gauzak horrela lehen zatia bukatu baino lehen Tourinek 0-1koa sartu zuten. Bigarren zatian partida oraindik eta gehiago zaildu zitzaien neskei kanpotarrek bigarren gola sartu baitzuten. Hortik aurrera, neskak hobeto jokatu bazuten ere eta aldea murriztu bazuten ere, ezin izan zuten baliotsua izan zitekeen berdinketa lortu. Jardunaldiaren bukaeran eta egondako emaitzekin, Zumaiako 2. postuan dago liderrarekin berdinduta ( averagea galduta dute ). Egutegia ikusita, neskek oraindik aukera asko dituzte lehen postuan bukatu eta igora lortzeko. Aste hontan adibidez, erabakiorra izan daitekeen partida bat dute Arizmendiren aurka. Zaleentzat autobusa egongo da eta astean zehar zehaztasun gehiago emango dira gai honen inguruan.
Más noticias del: miércoles, 21 de mayo de 2014
Más noticias en: Territorial Gipuzkoa |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |