Arizmendi nagusi Mondraren aurka Mojategin jokatutako derbian
![]() Arizmendi nagusi izan zen atzo, domeka, Mojategin jokatutako partiduan. Sailkapeneko taulan oso berdinduta aurkitzen ziren Arizmendi eta Mondra. Aretxabaletarrek, atzo lortutako garaipenarekin, bigarren postuan aurkitzen dira, Mondrarekiko tartea 6 puntura handitu dutelarik. Haritz Elortzak zuzentzen duen taldeak partidu oso ona jokatu zuen eta hala, 1-4 nagusitu zitzaizkien arrasatearrei. Atsedenaldiara 0-2ko markagailuarekin joan ziren eta egoera horrek asko erraztu zien norgehiagoka Arizmendikoei. Bigarren zatiaren hasieran, hirugarren gola sartu zuen kanpoko taldeak eta laugarren bat ere lortu zuten. 0-4ko emaitzarekin, arrasatearrek gol bakarra sartu ahal izan zuten, Ane Arregiren eskutik. Arizmendi taldean, ostera, Lore Etxeandia, Ane Vicente (2 gol) eta Paula Montiano izan ziren goleatzaileak. Norgehiagokaren ostean, Andoni Ezkurra Mondrako entrenatzaileak Arizmendiren nagusitasuna aitortu zuen, baina hala ere, pozik agertu zen bere neskek denboraldian zehar egindako lanarekin. “Egindako lana espero baino hobea izan da”, adierazi zigun eta orain, hurrengo jardunaldiari begira jarriko dira arrasatearrak, Oiartzunen aurkako neurketari aurre egiteko gogoz. Más noticias del: lunes, 23 de marzo de 2015
Más noticias en: Territorial Gipuzkoa |
Últimas noticias
24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
|
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com |