Mondra hirugarren kokatu da Ilintxari etxean irabazi ondoren

TERRITORIAL GIPUZKOA | lunes, 10 de noviembre de 2014
mondraberri.com / Argazkia: Juan Luis Elizaran

imprimir

 Sailkapeneko hirugarren postura igo duen garaipena eskuratu zuen zapatu arratsaldez, Mondrako nesken taldeak. Andoni Ezkurrak zuzentzen dituen neskek, Ilintxa talde legazpiarra hartu zuten Mojategin, eta erasoan erakutsitako eraginkortasuna nahikoa izan zuten 2-0ko emaitzarekin garaipen erosoa eskuratzeko. Neurketa hasiera nahiko parekatua izan zen halere, bi taldeek aukerak izan zituzten, eta hasieratik joko gogorra ikusi ahal izan zen. Etxeko zein Ilintxako jokalariek gogortasunez jardun zuten zelai erdian, eta falta ugari adierazi zituen epaileak.

Bi taldeen arteko lehia bizian, Mondrak markagailuan aurretik jartzea lortu zuen. Aukera pare bat izan eta gero, Nerea Dorronsorok baloia sareetara bidaltzea lortu zuen lehen zatia amaitu aurretik. Aldageletatik bueltan, partidua berotzen hasi zen, eta Ilintxako jokalari eta zaleen jarrera zatarrak tentsio momentuak eragin zituen Mojategin. Epaileak, jokalari legazpiar bat egotzi zuen eta horren ostean zenbait ika-mika izan ziren zale legazpiar eta gure kolaboratzaile den Juan Luis Elizaran argazkilariaren artean. Gauzak bere onera itzultzen ziren bitartean, Eider Zeziagak etxekoen bigarren gola egitea lortu zuen.

Partidu amaierako 2-0eko emaitzarekin, sarrailagileek sailkapeneko hirugarren tokian jartzea lortu dute. Datorren astean derbya jokatuko dute Mojategin momentuotan lidertzan den Arizmendi taldearen kontra. Azpian duzue atzoko partiduan ateratako argazkiekin osatutako galeria.


Albistea eta argazki bilduma mondraberri.com-en

listar todas las noticias

Más noticias del: lunes, 10 de noviembre de 2014

10/11/2014: Liga Vasca
El Bizkerre prolonga su buena racha ganando al Arratia en un disputado encuentro
10/11/2014: 2ª División
El Añorga vuelve a la senda del triunfo tras golear al Ntra.Sra. Belén
10/11/2014: 1ª División
El Athletic cede su segundo empate de la temporada en Albacete
10/11/2014: Liga Vasca
Beasain sentsazio onekin itzuli zen Unbetik, baina puntuak Eibarren geratu ziren

Más noticias en: Territorial Gipuzkoa

27/05/2015: Territorial Gipuzkoa
El ILUR txapeldun de la Copa Regional de Gipuzkoa tras superar al Antigua Luberri en la final
12/05/2015: Territorial Gipuzkoa
Añorga B erregionaleko txapelduna eta Euskal Ligako talde berria Intxaurdi gainditu ta gero
06/05/2015: Territorial Gipuzkoa
La Copa Regional gipuzkoana se dilucidará en eliminatorias de cuartos, semis y final a partido único
30/04/2015: Territorial Gipuzkoa
El Ilur txapeldun de la Copa Regional de Gipuzkoa a falta de una jornada
23/03/2015: Territorial Gipuzkoa
Arizmendi nagusi Mondraren aurka Mojategin jokatutako derbian
05/03/2015: Territorial Gipuzkoa
Beti Gazteko erregional neskek denboraldiko lehen garaipena lortu zuten asteburuan Bergararen aurka
02/03/2015: Territorial Gipuzkoa
Añorgak bere lidertza sendotu zuen bigarren den Mondrari sei gol sartu eta gero
26/01/2015: Territorial Gipuzkoa
Igoera fasea: Beste garaipen batekin Mondrak lidertzan jarraitzen du
21/01/2015: Territorial Gipuzkoa
Igoera fasea: Eibarren irabazita tinko eusten diote Mondrako neskek lidergoari
14/12/2014: Territorial Gipuzkoa
Mondrak Arizmendiri irabazi zion derbian, Andrea eta Eiderren golekin
05/12/2014: Territorial Gipuzkoa
Arranca mañana la fase por el título de la regional gipuzkoana entre diez equipos
19/11/2014: Territorial Gipuzkoa
Mondrak ere ezin izan zuen Arizmendiren bolada ona eten
20/10/2014: Territorial Gipuzkoa
Mondrak berdinketarekin konformatu behar izan zuen Mutrikuren aurka
12/10/2014: Territorial Gipuzkoa
Arizmendik eskuratu zuen garaipena Mondraren aurkako derbian
06/10/2014: Territorial Gipuzkoa
Mondrak Ilintxari buelta emanez lortu zuen denboraldiko lehen garaipena
05/06/2014: Territorial Gipuzkoa
El Eibar regional se adjudicó la Copa por delante del Ilintxa tras una bonito duelo entre ambos
02/06/2014: Territorial Gipuzkoa
Mutriku Gipuzkoar erregionaleko txapeldun da eta Euskal Ligara igo da Intxaurdiri irabazi ondoren
21/05/2014: Territorial Gipuzkoa
Zumaiakok galdu egin zuen Touringen aurka eta igoera zaildu zaio
05/05/2014: Territorial Gipuzkoa
Berriozar y Burladés se repartieron los puntos tras empatar a dos
05/02/2014: Territorial Gipuzkoa
Zumaiakok Mutrikuren aurkako garaipen batekin hasi du igoera fasea

listar todas las noticias



Últimas noticias

24/11/2015 | ESCOLAR BIZKAIA
Infantil: Baskonia doblega al Bizkerre C en choque muy disputado


ver todas las noticias




Txapeldunak.com: Desde 2004 apoyando al FutFem
Idea original por Nekane Martínez

Colabora con nosotros | Publicidad | Contactar
Twitter | Facebook
Gurenet: Diseña, desarrolla y mantiene txapeldunak.com